XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

aiuta(tu). du ad. (Ipar.) Lagundu.

aiutatzaile. iz. (Ipar.) Laguntzailea.

aiutu. Ik. adiutu.

aixkol. iz. (Bot.) Leguminosoen familiako landare belarkara.

Zurtoina adarkatua, hostoak lantza-formakoak, loreak moreak edo zuriak eta leka-motako fruituak ditu; Abereak bazkatzeko erabiltzen da (Lathyrus sativus).

aizari. iz. Errotako aletegia.

aizarna(-zulo). iz (G) Ura errotarrira igarotzeko zuloa.

aizaro. iz. 1. Ostegun Santua, bereziki gaua; 2. (pl.) Aste Santuko azken hiru egunetako goiz-otoitza; 3. (hed.) (pl.) Ilunbeak.

aizina. iz. (Ipar.) 1. Astia, aisia; 2. Abagunea.

aizka(tu). du ad.

1. Uxatu, aienatu. Txoriak aizkatu.

2. Aztoratu, xaxatu. Loturik zegoen txakurra aizkatzen zuen.

aizken. Ik. azken.

aizkol. Ik. aixkol.

aizkol-. Aizkora izenak zenbait hitz-elkartetan hartzen duen forma.

aizkolari. iz.

1. Aizkoraz lan egiten duen pertsona; 2. (Kir.) Aizkol jokoan lehiatzen den kirolaria.

aizkolketa. iz. Aizkoraz ebakitzeko lana. aizkolketan ari, ihardun. Aizkoraz ebakitzen ari, ihardun. buruz gorako aizkolketa (adaburuaz gorako aizkolketa).

Zerbait alferreko lana dela adierazteko esaten da.

aizkora. iz. Zura eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den lanabesa.

Burdinazko xafla laun aho-zorrotz eta begidun batez, eta begian finkatzen den zurezko gider batez osatua dago. Aizkoraz jo, landu, leundu.

aizkorakada. iz. Aizkoraren ahoaz jotako kolpea.

aizkora(tu). du ad. (L) Aizkoraz zura txikitu.

aizkorol. iz. Aizkoraz landutako ohola.

aizpil. Ik. basagurbe.

aiztaga. iz. Burdinazko ezten batez hornitutako haga, lantzaren antzekoa.

aizterko. iz. (E) (pl.) Guraize txikiak.

aizto. iz. Ganibeta.

Artzain-aiztoz egindako edontzia.

aiztokada. iz. Aiztoz egindako zauria edo ebakia.

aiztur. iz. (pl.) Guraizeak, bereziki bi eskuez erabiltzen direnak.

Ardiei ilea mozteko aizturrak.

aizun. izond. Gezurrezkoa. faltsua.

Profeta aizunak.

aje. iz.

1. Edozein gorputz-ondoez edo osasun-beheraldi ez larria.

Zahartzaroaren ajeak.

2. (hed.) Edozein tresnaren akatsa, desegokitasuna.

Ajez betea dago kotxe hau.

3. Mozkorraldiaren edo gehiegi edan ondoren izan ohi den gorputzaldi txarra.

Astelehen goizeko ajea.

ajea(tu). da ad.

Ajeak joa gertatu.

Zerbait erori eta ajeatua zegoen.

ajola. Ik. axola.

akabaila iz. Bukaera, amaia.

akabantza. iz. (Ipar.) Bukaera, amaia.

Hastea eta akabantza.

akaba(tu). da/du ad.

1. Bukatu, amaitu. du ad.

2. Indarkeriaz hil, bereziki piztia bat.

Sugea harrika akabatu zuen.

3. (Teknol.) Pieza baten akabera egin.

Pieza fina gaizki akabatua arlote gelditzen da.

akabera. iz.

1. Bukaera, amaia.

Liburuaren akabera ez zait gustatu.

2. (Teknol.) Industri prozesuetan, pieza baten azken eragiketa, haren itxura hobetzeko egiten dena.

Akaberak zerikusi handia dauka prezioko armetan.

akabo. Zerbait bukatutzat, ahitutzat jo daitekeela adierazteko hitza.

Zuloan sartu eta, akabo; ez omen zen gehiago sekula atera.

akabo izan. Bukatu.

Ezkila jo denean akabo dira hilari buruzko solasak.

akabu. iz.

Bukaera, amaia.

Munduaren akabua.

akademia. iz.

1. Jakintza bateko adituen, arte- edo letra-lagunen elkartea.

Hizkuntz Akademia.

Berlingo Zientzi Akademia.

2. Ikastetxe pribatu eta publiko batzuen izendapena.

Dantza-akademia.

akademiko. izond.

1. Akademiakoa edo hari dagokiona.

2. (hed.) Artean bereziki, tradiziozko edo ofizialtzat jotzen diren arauei jarraitzen diena; ofizialtzat jotzen diren eskolen irakaspenen arabera moldatua.

iz. 3. Akademiako kidea.

akadera. iz; Antzinako hizkuntza semitikoa, Mesopotamian K.a. III-I. milurtekoen artean hitz egin zena; Bi adar izan zituen, asiriera eta babiloniera.

akain. iz. (Zool.); Akaroen ordenako zenbait araknido parasitoren izen arrunta; Hausnarkarien, txakurren eta, batzuetan, gizakien larruazalean odola zurgatuz bizi diren milimetro gutxiko animaliak dira.

akain-belar. iz. (Bot.) Zuhaiska hostoiraunkorra.

Bere fruituetatik errizinoa ateratzen da (Ricinus communis).

akalkulia. iz. (Psikol.)

Zifrak ezagutzeko, zenbakiak erabiltzeko eta eragiketa matematikoak burutzeko ezintasun patologikoa.

akamailu. iz. (Bot.); Andura.

akanto. iz. (Bot.)

Apaingarri modura landatzen den landare belarkara (Acanthus mollis).

akara-aihen. Ik. itsas lilipa.

akarizida. iz; Akaroak suntsitzen dituen agentea.

akaro. iz. (Zool.); Araknidoen klaseko zenbait artropodo txikiren izen arrunta; Akaroek abdomena gorputzarekin bat eginik dute eta eskuarki lau hanka-pare izaten dituzte.

Obiparoak dira, garapen metamorfikoa dute eta sexuak bereizita daude; Bere baitan kapar edo akainak hartzen dituen Acari ordena osatzen dute.

akarologia. iz; Akaroak aztertzen dituen zoologiaren atala.

akasdun. Ik. akastun.

akaso. adb. Beharbada.

Bihar akaso etorriko naiz.

akas(tu). da/du ad; Akatsak egin, koskatu.

Akabatutako pieza hau konturatu gabe akastu zait; Akastu egin dut labana.

akastun. adj.

1. Akatsak, koskak dituena.

Ezpata herdoildu eta akastun bat.(...).